Nem vált be? Semmi gond! Nálunk 30 napon belül visszaküldheti
Ajándékutalvánnyal nem nyúlhat mellé. A megajándékozott az ajándékutalványért bármit választhat kínálatunkból.
30 nap a termék visszaküldésére
Zoharra ("Distira") XIII. mendeko idazki judu distiragarria da, arameeraz idatzia, zenbait liburukiz osatua. Atal interesgarrienen antologia eskaintzen dugu hemen. Kabala, judaismoko korronte mistiko nagusiaren testu funda¡tzailea da Zoharra. Ez da, beraz, literatura erraza; dena hizkera sinbolikoan adierazten da, eta inoiz nahasgarri gerta daiteke. Baina zinez merezi du gogoetaren sakonean murgiltzea eta hariari jarraitzea: Jainkoa, kosmosa, gizakia. "Jainkoa" barrendu ezinezko misterio gisa ulertzen du; kosmosa eta bertako errealitate desberdin guztiak hamar "emanazio" edo Sefirot-en bidez sortu ziren, mailaka; giza espiritua jainkozko argiarekin nahiz ilunarekin harremanetan dago. Literatura liluragarria da. Azken urteetan, bestalde, berarekiko interesa handituz joan da, bai tradizio mistiko hasidarretik datozen judu ortodoxoen artean eta bai "Aro Berria" deritzanaren eraginez espiritualtasun berri baten bila dabiltzan juduen artean.