Nem vált be? Semmi gond! Nálunk 30 napon belül visszaküldheti
Ajándékutalvánnyal nem nyúlhat mellé. A megajándékozott az ajándékutalványért bármit választhat kínálatunkból.
30 nap a termék visszaküldésére
Xabi Solano Maiza trikitilariaren metodo didaktikoaren 3. partea plazaratu dute 5GORAk eta Elkarrek. Bildumari jarraituz, liburu-cd honek honako hauek biltzen ditu: herrikoi kutsuko 8 doinu eta Xabi Solanoren beraren beste 13 piezaren partiturak, bai solfeorako bai sistema zifraturako, gehi argazki bilduma eder bat. 3. parte honi dagokion cd-audioak, berriz, "Solano anaiarrebak: Zaharrak berri" du izenburu. Bertan, lehen aipatutako herrikoi kutsuko 8 doinuak biltzen dira. 8etatik 4 berez herrikoiak dira, 2 trikiz eta panderoz jota eta beste 2 kantatuta. Gainerako 4etatik 2 intrumentalak dira eta beste biek, berriz, Jon Garmendia ôTxuriaök idatzitako hitzak dituzte.