Nem vált be? Semmi gond! Nálunk 30 napon belül visszaküldheti
Ajándékutalvánnyal nem nyúlhat mellé. A megajándékozott az ajándékutalványért bármit választhat kínálatunkból.
30 nap a termék visszaküldésére
Hitzik baldin bada gaizki ulertu eta gaiztoz erabili dena, horra bat: "Volksgeist" edo herri gogoa.Ideiaren jatorria askoz lehenagotik ikertu baliteke ere, Europako pentsamendu modernoan aurrekariezagunak ditu: Voltaire eta Montesquieu frantsesak, Vico italiarra, Hume ingelesa; berbabera, herri xumearen ipuin eta kantuetan ageri omen den izpiritua izendatzeko asmatu zuten Alemanian(folklore hitzaren parekide zuzena); gero, historiaren filosofiako kontzeptua izan zenpentsalari zenbaitentzat (Herder-entzat kulturaren ikuspegitik, Hegel-entzat Estatuaren eraikuntzarenikuspegitik); ondotik, zuzenbidearen eskola historikoak erabili zuen (Savigny); eta, urteenburuan, Alemanian erabiltzeari utzi eta mende bat geroago, gure auzo-herrietan egin da ezaguna,zertarako-eta nazionalismoaren balizko jite makurra maiseatzeko, haren izaera ustez esentzialistaeta baztertzailea lustre intelektual-usteko batekin egurtzeko.