Nem vált be? Semmi gond! Nálunk 30 napon belül visszaküldheti
Ajándékutalvánnyal nem nyúlhat mellé. A megajándékozott az ajándékutalványért bármit választhat kínálatunkból.
30 nap a termék visszaküldésére
Upanishadak Indiako testu filosofiko-metafisikoak ditugu, zaharrenak K.a. VIII. eta IV. mende ingurukotzat jotzen direlarik. Ezaguera (Veda) sakratuaren bilakaeraren gorena edo burutzea suposatzen dutenez, "ezagueraren gailurra edo amaiera" (vedanta) izenarekin ere ezagutzen dira. Aldi berean, pentsamendu-tradizio konplexu bezain sakon baten hasiera boteretsua eta eraginkorra ere badira gaurdaino. Upanishad hitza "doktrina esoteriko" edo "irakaspen sekretu" zentzuarekin erabili izan bada ere, adierarik zaharrena "sakoneko kidetasun", "lotura" edo "konexio" da. Horrela, Upanishaden hizpide nagusia gizabanakoaren, izadiaren eta absolutuaren arteko harremana dugu. Azken finean, printzipio indibidualaren (atman) eta printzipio kosmikoaren (brahman) arteko funtsezko identitatea aldarrikatzera datoz.