Nem vált be? Semmi gond! Nálunk 30 napon belül visszaküldheti
Ajándékutalvánnyal nem nyúlhat mellé. A megajándékozott az ajándékutalványért bármit választhat kínálatunkból.
30 nap a termék visszaküldésére
Liburu honen helburua da ikuspuntu desberdinetatik kontsumitzaileen eskubideekin gertatzen dena aztertzea, gai honen inguruan eztabaida bultzatzeko helburuarekin. Izan ere, kontsumitzaileon bizi kalitatea hobetu, demokrazia hobeagoak lortu eta gizarte justuagoak nahi baditugu, kontsumitzaileok dauzkagun eskubideen kontzientzia hartu behar dugu, baita eskubide hauek nola urratzen diren ezagutu ere. Honela, bada, hiru gai nagusi lantzen ditut liburuan zehar: Estatu espainiarreko eta, bereziki, Hego Euskal Herriko kontsumitzaileen eskubideen historia laburtua kontatuz hasten naiz; ondoren, kontsumitzaileen eskubideak zelan urratzen diren azaltzen dut; azkenik, egoera honi aurre egiteko eman beharreko pausoei buruzko proposamen batzuk egiten ditut.