Nem vált be? Semmi gond! Nálunk 30 napon belül visszaküldheti
Ajándékutalvánnyal nem nyúlhat mellé. A megajándékozott az ajándékutalványért bármit választhat kínálatunkból.
30 nap a termék visszaküldésére
Bertsolaritzaren jardueraren inguruan egituratzen da gazte talde bat. Eta bertso-eskolako gazteok euskaraz egiten dute, bai bertso-eskolan, bai eta bertso-eskolatik kanpo ere. Horregatik, lan honetan bertso-eskola jarduera komunitate gisa aztertu da, gazteen euskararen erabilerari buruz maiz egiten den galdera bat Ñzergatik ez ote duten gazteek euskaraz hitz egitenÑ alderantziz pausatuz: zergatik hitz egiten dute gazteek euskaraz. Gazteon ibilbideak hari gisa hartuz, hizkuntza bat ala bestea erabiltzeari unean-unean emandako zentzuan sakondu nahi izan da, hizkuntza-ohituren mantentzeak edo aldatzeak haien sentipen, uste, balio eta ideiekin duen harremanean arreta jarriz. Izan ere, gazteontzat hizkuntza-ohituren aldaketak, besteak beste, gazte-identitateak eraikitzeko estrategiak dira.