Nem vált be? Semmi gond! Nálunk 30 napon belül visszaküldheti
Ajándékutalvánnyal nem nyúlhat mellé. A megajándékozott az ajándékutalványért bármit választhat kínálatunkból.
30 nap a termék visszaküldésére
Imajina ezazu ingeniaria zarela, eta makina bitxi bat diseinatzeko eskatu dizutela: eboluzioak dagoeneko asmatua duen eta gizakia deritzon horren berdina, hain zuzen. Zer material erabiliko zenuke atal bakoitzerako, kasuan kasuko eginkizuna eta eraginkortasuna kontuan harturik? Nola antolatuko zenituzke behar diren sistemak? Izan ere, ibiltzeko (jauzi, laster, dantza? egiteko), elikatzeko, mundua hautemateko eta are pentsatzeko gai izan behar du makinak, besteak beste. Bai eta bere matxurak arian-arian bere kasa konpontzeko ere. Oso aurreraturik dago gizakiaren teknologia, baina, hura guztia erabilita ere, urrunetik ere ez zenuke lortuko berdintzerik hautespen naturalak urteen poderioz ondutako makina harrigarri hori. Saioak, hala ere, merezi du: besterik ez bada, makina naturalaren lorpenak (eta hobekizunak) balioesteko eta apailatu beharreko gizagailu horren nondik-norakoez jabetzeko.