Doesn't suit? No problem! You can return items for up to 30 days
You won't go wrong with a gift voucher. The gift recipient can choose anything from our offer.
Up to 30 days for returns
Ibilbide baten kronika da Surf. Bitakora-koaderno jakin batekin itsasoratu eta olatuek beste portu batzuetan barrena eroan dutenaren bidaia-kronika. Makrotik mikrora pasatzen denaren plazeraz idatzia, gai txiki, apain, kutunei buruz jardutearen plazera, berba potoloen zama behingoagatik bazter utzita, eta, idatzi ahala, norberak esanikoa norbere baitan leku egiten sentituz. Bizi-erritmoen azelerazioari buruzko kontakizun pertsonala da Surf. Azelerazio horrek eguneroko bizitzan zelan eragiten digun deskribatu gura du, esperientzia pertsonalak oinarri hartuta. Surf, horrez gain, azelerazio horren oinarrian dagoen garapen teknologikoari buruzko gogoeta ere bada. Surfek, azkenik, egungo mundu globalizatuari ere erreparatzen dio (lokalaren eta globalaren arteko dialektikari bereziki) eta irekitasunaren eta barne-soseguaren gorazarrea ere egin nahi du.
Hi! I'm Libroamiko, your book advisor.
How can I help you?